Urtero, Estatuko Berdintasunaren aldeko Gizonen Foroak aurrez bi bilera antolatu ditu, estatuko leku desberdinetan. 2010ean Sevillan eta Madrilen izan ziren. Aurten, lehenengoa Gasteizen izango da, martxoaren 18, 19 eta 20an. Bilera hauetan, alde batetik, foroaren barneko gaiak jorratzen dira eta bestetik, hiritarrei zuzendutako sentsibilizazio ekintza bat garatzen da.
Oraingoan, Foroaren topaketa egiteaz gain, estatuko hainbat lekutatik etorritako gizonen (Sevilla, Cadiz, Madril, Almeria, Castellon, Leon, ... etabarrekoen) eta Euskal Herrian emakume eta gizonen arteko berdintasunaren konpromisoa duten gizonen (zenbait gizon talde, Gizon Sarea, Aizak, On:giz, Ez:berdin, eta abarren) arteko elkarketa izatea ere nahiko genuke.
Helburua, elkar ezagutzea eta guztiok ditugun eskarmentuen berri ematea litzateke: taldeen nolakotasuna, jarraibideak, funtzionamendua, ...). Gainera, martxoaren 19a berdintasunezko aitaren eguna dela eta, kale ekintza bat antolatuko dugu, nahi duen gizon orok parte har dezakeelarik.
Luzatu nahi dizuegun gonbita, martxoaren 19ko (larunbata) arratsaldean topaketa egitean datza, baita geroago kale ekintza ospatzera elkarrekin joatean. Ekintzaren inguruko proposamena aurrerago halaraziko dizuegu. Eta bukatzeko, jai giroan afaltzera joateko aukera izango dugu, nahi duen orok parte har dezan.
Aukera paregabea dugu hauxe, gizonok indarrak batu ditzagun, elkar zain dezagun eta berdintasuna xedea duen helburua elkarbana dezagun. Hauxe da luzatzen dizugun deialdiaren asmoa, norbanakoa zein taldekoa izan daitekeena.
FHX=aren Gasteizko topaketaren antolaketa batzordeak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario